Udalekuetan parte hartzeko baldintzak:
- Azaroaren 13tik 29ra bitartean izango da izen-ematea. Epe horren barnean txanda aukeratu eta inskripzioa egin beharko duzue. Izen-emate orria behar bezala beteta aurkeztu behar da Urdulizko Kultur Etxean edota izen emate orria euskera1@uribekosta.eus helbidera bidali.
- Azaroaren 29tik aurrera ez dugu izen-emate berririk onartuko.
- Nori zuzendua: Urdulizen erroldatutako ume guztiei:
- 30 plaza 2016-2014 urteen artean
- 30 plaza 2013-2011 urteen artean
- 30 plaza 2010 2007 urteen artean
- Kuotak: 21 €
Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.
- Izen emateek plaza kopurua gaindituz gero zozketa publikoa egingo da abenduaren 2an 12:00etan Urdulizko Udaletxean. Interesa duenak bertaratu ahal izango du.
Zozketa bidez zerrendan sartu den haur edo gaztetxoak aukera izango du bere neba/arreba ere zerrendan sartzeko; baldin eta neba/arreba hori zozketatuen artean suertatu ez bada.
- Matrikula ordaintzeko epea abenduaren 3tik abenduaren 16ra bitartekoa izango da. Agiriak Kultur Etxera eraman behar dira.
- Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda argitaratuko da Urdulizko web orrian eta Urdulizko Kultur Etxean.
- Negulekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Bankuko ordainagiriaren kopia bat.
- Eskatzailearen Osakidetzako txartelaren fotokopia. Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.
Cartel (PDF 52KB)