Albisteak

Badakizu zer den? Euskal galderen unibertsoaren aplikazioa!!!

Nork jolastu dezake? Mundu guztiak!!! Baina sariak eskuratzeko Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko herrietan erroldatuta egon behar duzu eta 12-17 urte izan behar dituzu.

Nola parte hartu daiteke? Talde arteko lehiaketa da eta, 3 edo 4 lagunez osatutako taldea sortuz gero, jolastu eta irabazi puntuak zure taldearentzat. Puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.

Izena emateko epea: Azaroak 13ra arte

BIZKAIKO GUROT TALDEKAKO LEHIAKETA martxan dugu. Uribe Kostako gazteei lehiaketa honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Datorren AZAROAREN 2tik 13ra bitartean TALDEKA izena-emateko aukera eskainiko dizuegu. URIBE KOSTAN puntuazio gehien lortzen duten taldeek BIZKAIKO FINALEAN parte hartzeko aukera izango dute, eta horrekin batera SARI POTOLOAK.

ANIMATU eta EMAN IZENA!!!

Horretarako aplikazioa deskargatu beharko duzue zuen mugikorrean, erregistratu eta erakutsi unibertsoari dakizuen guztia!!!

Informazioa (PDF 5.43MB)