Albisteak

“Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sariak”en hamahirugarren edizio honek azpimarratu nahi izan du eskuinaldeko hainbat pertsonak eta erakundek hilabete gogor eta latz horietan zehar jendearekiko erakutsi duten balio handia. Aurtengo ekitaldia Berango Antzokian egin da, gaur egungo osasun-neurrietara egokituta. Ekitaldi horretan, merezitako omenaldia egin zaie pandemiaren hilabete gogorrenetan eskualdean lehen lerroan borrokatu duten pertsona eta erakunde guztiei.

Urdulizko Ortulane landa etxeak, konfinamenduaren garaian, bere instalazioak utzi zizkien ospitaleko osasun langileei, bertan deskantsatu edo lo egin zezaten lanaldi luzeen ostean. Landa etxearen arduradunak bere aletxoa jarri nahi izan zuen horrela, COVID-19ren aurkako borrokan.

Egunkarietan argitaratutako artikuluak: