Albisteak

 

Aurten ere Oporretan Txangora egitasmoa antolatuko dugu, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Barrika eta Urduliz herrietan erroldatutako 6-12 urte bitarteko umeentzat.

Txangoak apirilaren 4an, 5ean eta 6an izango dira (lekuak oraindik ez daude zehaztuta).

Izen-emateak otsailaren 26tik martxoaren 1era izango dira, eta hiru modu daude:

  • Uribe Kostako Euskara Zerbitzuaren bulegora etorrita (Zabalbide 6, Sopela, ordutegia: 9:00-14:00)
  • Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko online-ko izapide bidez aurkeztu ahalko da.
  • euskera1@uribekosta.eus helbidera izen-emate orria bidalita

Izen-emate orria deskargatu (PDF 375KB)

Kartela ikusi (PDF 329KB)