Albisteak

 
Urduliz, Uribe Kosta Mankomunitateko beste herrialdeekin batera, gure eskualdeko mugikortasunak aurkezten dituen arazoei aurre egiteko diagnostikoan eta ebazpenetan ibili da lanean 2009ko urtetik. Orduan onartu baitzelarik Eskualdeko Higikortasun Plana.

2012ko ekainak 26an “Uribe Kostako Bizikleta Plana” garatzeko erantzukizun sendoa hartu zuen; Plan honek Uribe Kostako herri guztiak bizikletaz batzeko aukera onenak zeintzuk diren ikertzen ditu.

Metroa lurperatzeko eta Ospitale berria eraikitzeko obrek planaren garapenaren atzerapena eragin zuten. Baina behin hauek bukatuak, Udalak berriz hartu du bere erantzukizuna.

2018 eta 2019 urte bitartean, lehenengo fase bat hasiko da hiru zonalde ezberdinetan.

-    Bidegorri bat posible egingo duen trafikoaren berrantolaketa bat Krutzejada inguruan.

-    Bidegorria posible egingo duen espaloiaren zabalkuntza Antsonekoa inguruan.

-    Eleizalde eta Futbol zelaiaren artean bizikleta eta oinezkoaren elkarbizitza señaletikaren bitartez.

Guzti horrekin, 2.175 metro berri bidegorri eraikitzea eta CO2aren igorketa 23,2t.tan murriztea espero da.

Bidegorri honentzako aurrekontua 227.916,36 (gehi BEZ) eurotakoa da, nahiz eta aurrekontu hau Urbanizazio proiektu eta aurrekontu zabalago baten barnean egon.

Esan beharra dago, Udalak, Eusko Jaurlaritzatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren departamentutik, 80.000.-€tajo diru-laguntza bat lortu duelarik, proiektua aurrera eramateko.