Albisteak

 

Naiz eta dentsitate baxuko egoitzalde bat izan, Krutzejada, herriaren erdialdean dago eta oso erabilia izaten da, baina gaur egun oso egoera txarrean aurkitzen dira bere errepide eta espaloiak.

Zonalde honen barruan daude Jubilatuen Etxea, Medikuaren Kontsultategia, Haurrentzako Estalpedun Parke Handi bat, eta urteroko aktibitate, jai, merkatu… asko ospatzen diren Plaza bat. Gainera honen inguruan kokatzen dira udaleko Kultur Etxea, Haurreskola, Metroaren geltokia eta zonalde komertziala.

Beraz, asko izango dira proiektu honen ondorioz onuradun aterako diren pertsonak. Proiektuak zonaldea berreskuratzea bilatzen du, kaleen berrantolaketa urbanistiko baten bidez, zeinek era berean aparkalekuen zenbatekoa handituko duen.

Proiektu osoa aurrera eramateko aurrekontua 566.191,28.-€takoa (bez barne) da. Horietatik, 284.366,78.-€, 2018ko aurrekontuan aurreikusi direlarik.

Esan beharra dago, Udalak, Bizkaiko Foru Aldunditik, Administrazio Publiko eta Erlazio Instituzionalen departamentutik, 29.263,56.-€tako diru-laguntza bat lortu duelarik, proiektua aurrera eramateko.