Albisteak

 

Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat antolatu du.

Gaur egun, estatuko eta eskualdeko araudiek ezarritako birziklatze helburuetatik urrun gaude, horregatik, Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak, EKOGUNEk, hondakinen bereizketa jatorrian modu egokian egitea eta hondakinak edukiontzi egokian sartzea, bultzatu nahi du.

Eguneroko bizitzan gure etxeetan sortzen ditugun hondakinei buruzko zalantzak sortzen zaizkigu askotan, batez ere, hondakinak ze edukiontzi motatan bota behar diren. Zalantza horiek argitzeko hezitzaileak “BIRZIKLATU ZALANTZARIK GABE” deituriko foiletoa banatuko dute. Eskuorri horretan adibidez, CDak, DVDak eta jostailuak plastikozko ontzien edukiontzi horira bota behar ez direla argitzen da, edo eta brikak ez direla edukiontzi urdinera botatzen baizik eta horira. Baita ere, informatzen da, organikoaren gaikako bilketarako sisteman (edukiontzi marroia) izena eman nahi izanez gero, dagokion Udaletxera jo behar duela. Etxeko hondakin organikoen banaketa premiazkoa da, gaikako bilketako helburuak lortu ahal izateko.

Hori dela eta, gure eskualdeko herritarrei dei egin nahi diegu kanpaina honetan parte  hartzeko, eguneroko ohiturak aldatzen joateko eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak jatorrian bereizteko. Legeria betetzeaz gain, mundu hobe eta osasuntsuagoa izango dugulako.

Azaroa
Astelehena 18 Asteartea 19 Asteazkena 20 Osteguna 21 Ostirala 22
Goizez 9:30-12:30 Plentzia. Erribera-Astillero Berango. Sabino Arana Berango. Basotxu-Axgane-Santa Ana Sopela. Udaletxeko aldea Sopela. Sopelamar
Plentzia. Portua Berango. Lantzarte Gorliz. Itsasbide Sopela. Lizarre
Arratsaldez 17:30-20:30 Barrika. Goierri Auzoa Urduliz. Udaletxea Gorliz. Tribiñu Sopela. Gernika kalea
Lemoiz. Armintza Urduliz. Iparralde Gorliz. Gaminiz Auzoa Sopela. Larrabasterra

Birziklapenari buruzko informazio guztia hemen (PDF 1.68MB)