Albisteak

 
Uribe Kostako indarkeria matxistaren kontrako kanpainak aurrera jarraitzen du. AndraBarriak-Uribe Kostako Mankomunitateko Emakume Kontseiluak abiatu zuen prozesu parte-hartzailea da honako hau, eta Urdulizko Udala herritarrekin prozesu parte-hartzaile bat bultzatuz atxiki zitzaion. Horren ondorioz, "Berdintasunerako Bidea" kanpaina garatu zen, joan den urtean hasi zena, alegia.

Prozesu hau aurrera doa eta berdintasunaren alde zein indarkeria matxistaren kontrako leloa duten baldosak jarriko dira. Lelo edo goiburu horiek Urdulizko herritarrek aukeratuko dituzte, eta urtetik urtera jarriko dira baldosak, "Berdintasunerako Bidea" osatu arte. 2020ko martxoak 8ari begira, egun horretan jarriko den baldosarako emakume eta gizonen berdintasunerako goiburua aukeratuko dugu talde guztien artean.

Horregatik, Urdulizko talde eta kolektibo guztien artean hurrengo baldosaren leloa aukeratuko da, 2020ko martxoaren 8an kokatuko dena, hain zuzen ere.

Azaroaren 25ean Urdulizen horma-irudi handia egingo dugu taldeek eta herritarrek indarkeria matxistaren kontra proposatzen dituzten goiburuekin, eta gehiago gustatzen zaiguna edo identifikatzen gaituena, hots, lelo irabazlea aukeratuko dugu denon artean.

Garrantzitsua da kolektibo baikoitzak leloak proposatzea, kanpaina honen helburua hoberen islatzen duen lema bat aukeratu ahal izateko.

Lelo hori 2020ko martxoaren 8an kokatuko den baldosan inskribatuko da. Anima zaitez eta parte hartu! Etorri Kultur Etxera, datorren Azaroaren 25ean, arratsaldeko 17.30ean, zure taldeak proposatzen dituen leloekin (leloa orrialde batean idatzi behar da, kolektiboaren izena edo logoarekin batera, ondo ikusteko eta modu errazean baloratzeko denon artean).

Zure zain gaude!