Albisteak

 

"Urdulizen Jai Berdinzaleak" lelo nagusia hartuta, Urdulizko Udalak genero ikuspegitik diagnostiko parte hartzaile bat egingo du udalerriko jaien inguruan. Diagnostikoan parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei zuzenduta dago, eta, zehazki, jaietan parte hartzen duten udal eragile eta udal zerbitzu nagusi guztiei.

Ondo dakigu, herriko jaiak garrantzitsua direla ospatzen duen komunitatearen nortasuna sortzeko eta indartzeko, eta, horretarako, oroimena funtsezko pieza izanen da gure herritarrek jaiak erreproduzitu nahi izateko. Hain zuzen, orain arte egin duten bezala, liturgia eta sinbologia osoak erakusten dituen emozioak mugiaraziz. Horregatik, diagnostikoak jaiaren oroimenean jarriko du arreta. Izan ere, baliteke aurten gure jaiak betiko moduan ezin ospatzea, baina horiek gogoratzeko eta hurrengo urteetan gure jaiak guztiontzat hobeak izan daitezen laguntzeko aukera izango dugu.

Honako hau da ikerketaren programazioa:

  • Jaien aurretik; ekainean, uztailean eta abuztuan zehar, jendaurreko aurkezpena, jaietan inplikatutako funtsezko herri eragileen eta zerbitzu nagusiei banakako elkarrizketak eta udal artxiboen berrikuspena egingo dira.
  • Jaiei dagokienez; uztailean eta irailean, Santa Mauriñe eta Andra Mari jaietan, ariketa etnografikoa burutuko da. Herritarrek, Urdulizko jaiak duten dinamikarekin eta ospakizunekin(festetako antolakuntza, dinamikak eta jaiak berak) lotutako etxeko argazkien bidez parte hartu ahal izango dute.
  • Jaien ondoren; irailean, urrian eta azaroan zehar. Eztabaida-taldea egingo da, eta, hartarako, berdintasunean oinarritutako irizpide teknikoen arabera hautatutako pertsonak deituko dira. Era berean, amaierako txostena idatziko da eta diagnostikoaren emaitzak jendaurrean aurkeztuko dira.

Azkenik, Urdulizko udalbatzak, udalerriko jaia irekitzeko hartu duen konpromisoa ezagutzera emateko burutzen diharduen prentsa aurreko honetatik, herritarrei dei egiten die diagnostikoan parte har dezaten, hain zuzen, gaur aurkeztu dugun deialdi orokorren ibilbide-orriaren eta parte hartzeko irizpideen arabera. Halaber, Indarkeria matxistarik gabeko jai-guneak eraikitzea ahalbidetzen duen, Urdulizko jaietako parte-hartzea berdinzalea eta inklusiboa izanik.