Albisteak

 

Gaur egungo osasun krisia dela eta, Urdulizko Udalak erabaki du bertan behera uztea, behin betiko, aurtengo Santamariñeko Jaiak eta Txori Alai elkarteak antolatutako rabu lehiaketa tradizionala. Erabateko erantzukizunarekin hartu dugu erabaki zail hau, eta beste edozein kontsiderazioren gainetik, urduliztarron segurtasuna eta osasuna izan dira lehentasunezko arrazoiak.

Udalaren irudiko, nahiz eta osasun larrialdiaren deseskalatze prozesuan urrats egokiak eman diren, jende ugari biltzen duten ekitaldiak egiteak arriskuan jar lezake ezarritako arauak betetzea. Izan ere, egoera horietan, zaila da aforoa, sarbide kontrola eta pertsonen arteko distantzia bermatzea, eta horrek kutsapen egoera arriskutsuak eragin litzake.

Beraz, erabakirik gogorrena hartu dugu, baina, aldi berean, arduratsuena ere bai. Nolanahi ere, 2021 urteari begira, Udalak gurari argia dauka: Santamariñeko erromeria eta rabu lehiaketa berriro ere izatea urduliztar guztion gozagarri, betiere osasun berme guztiekin.

Azkenik, Udalak esker ona agertu nahi die ekitaldi bi hauek antolatzen dituzten pertsonei eta kolektiboei —besteak beste, Txori Alai elkarteari—, neurri honekin erakutsi duten jarrera eta babesagatik.