Albisteak

 
Otsailak 16an, Atzeragainen eraikiko diren 37 udal etxebizitza tasatuen zozketa ospatuko da.
Kultur Etxean izango da arratsaldeko 6retan eta edonor joan daiteke. 


URDULIZKO 37 ETXEBIZITZA TASATUEN PROMOZIORAKO ESLEIPEN PROZEDURA

ONARTUTAKO ESKAERAK

Onartutako eskaeren behin-betiko zerrenda, 48 eskaerez osatua dago.

  • 18 eskaera lehen graduko lehentasun mailan (1.a =+ 8 urtez erroldatuak, Udalaren oinarrien arabera)

  • 5 eskaera lehen bigarren lehentasun mailan (1.b =+ 1 urtez erroldatuak, Udalaren oinarrien arabera)

  • 6 eskaera hirugarren graduko lehentasun mailan (2 = Urdulizen erroldatua edo Urdulizen lan egitea, Udalaren oinarrien arabera)

  • 18 eskaera laugarren graduko lehentasun mailan (3 = Bilboko area funtzionaleko herriren batean erroldatua egotea, Udalaren oinarrien arabera)

  • Eskaera 1 bostgarren graduko lehentasun mailan (4 = Euskal Herrian erroldaturik daudenak)

TALDE BAKOITZAREN BARNE ORDENA EZARTZEKO, ZOZKETA

Eskatzaileen zerrenda bakarra eratuko da, honek aukeratze ordena ezarriko du.

Zerrenda, lehen graduko lehentasun mailaz (1.a) hasiko da, zein zozketa baten bidez lortuko den, era honetan:

1.- Eskariak, NAN zenbakiaren arabera numeratuko dira, 1etik 18ra.

2.- Bonboan, eskari beste zenbaki sartuko dira (18)

3.- Zenbaki bat atera.

4.- Ateratako zenbakiak, aukeraketarako lehen eskaeraren zenbakia adieraziko du eta beste eskaerak jarraituko diote korrelatiboki zerrendaren azkeneraino. Behin azkenera helduta, zerrendaren lehengo eskaeratik jarraituko da.

Prozedura bera, bigarren, hirugarren, laugarren eta bostgarren lehentasun mailekin errepikatuko da.

ETXEBIZITZA AUKERATZEKO ZERRENDAREN ERAKETA.

Etxebizitza aukeratzeko behin-betiko zerrenda, hurrengo eran eratuko da.

Lehenik 1go graduko 18 eskatzaileak (1.a taldea) zozketan ateratako ordenaren arabera

Bigarren 2. graduko 5 eskatzaileak (1.b taldea) zozketan ateratako ordenaren arabera

Hirugarren 3. graduko 6 eskatzaileak (2 taldea) zozketan ateratako ordenaren arabera

Laugarren 4. graduko 18 eskatzaileak (3 taldea) zozketan ateratako ordenaren arabera

Bostgarren 5. graduko eskatzaile 1 (4 taldea) zozketan ateratako ordenaren arabera