Albisteak

 

Kultura arloko zinegotziaren sailak jai-batzordearen laguntzagaz 2018ko Andra Mari jaietan abuztuaren 25ean egingo dan Nekazaritza azokan zehar gauzatuko diren jarduketa eta jardueren proposamena egin da.  

Programatu diren jarduerak herritarrak jaietako programan parte hartzeko pizgarri erakargarriak izan nahi dabe eta horregatik sartu dira era guztietako jarduketak herritarrak asebetetzeko, adina eta sexua alde batera itxita.

Udalak doan itxiko ditu jaiak egiteko behar diren azpiegitura eta bitarteko guztiak.

Programatu diren jardueren barruan proposatzen da XXV. Nekazaritza Azokaren oinarrietan agertzen diren ondorengo sariak emotea.

Barazkiak: 

  • 1. Saria: 130,00 € eta garaikurra. 
  • 2º. Saria:  110,00 € eta garaikurra. 
  • 3º. Saria:  100,00 € eta garaikurra.

Fruitak: 

  • 1. Saria: 130,00 € eta garaikurra. 
  • 2º. Saria:  110,00 € eta garaikurra. 
  • 3º. Saria:  100,00 € eta garaikurra.

Landareak : 

  • 1. Saria: 130,00 € eta garaikurra. 
  • 2. Saria:  110,00 € eta garaikurra. 
  • 3. Saria:  100,00 € eta garaikurra.

Horregatik azoka honetan interesa daukien guztiak eskaera aurkeztu beharko dabe  ALAIKI ZERBITZU GIZAKULTURULAK jarriko dauen telefono zenbakira deituta, 946767080,  bi mila eta hamazortziko uztailaren 19ko eguerdiko 1:30ak arte eta egiaztatu beharko dabe produktu guztiak  baserrikoak eta bertokoak direla. 

Standak goizeko 9etatik aurrera egongo dira eskura eta erakusketa egiteko guztiz prest egongo dira goizeko 10:30etarako. Produktuak salgai jarri ahal izango dira behin batzordeak egiaztatuta bertoko produktuen jatortasuna.

Eguerdiko 2etan erakusketa amaitutzat joko da eta ondoren irabazleei sariek emongo jakiez:

Iragarkia (PDF, 75 KB)