Albisteak

 

Eskabideetan adierazitakoa egiaztatu ondoren, Urdulizko Udalak, Atzeragaine deritson 36.eremuko G2 lur zatian eraikiko diren araubide orokorreko 37 Udal Etxebizitza Tasatuen zozketan parte hartzeko eskatzaileen behin behineko zerrenda argitaratzeari ekiten dio.

Zerrenda lehentasun mailaren arabera antolatua agertzen da eta bere barnean NANaren arabera.

"0 mailak edo multzoak" zozketatik kanpo geratu direnak aipatzen ditu, arrazoia ematen delarik. Kasu honetan, kanpo garatu direnek, 10 egun naturaleko epea dute erreklamazioak aurkezteko. Hau da urtarrilaren 27rarte.

Behin erreklamazioak argitu eta gero BEHIN BETIKO zerrenda argitaratuko da.

LISTADO PROVISIONAL (XLS-51KB)