Albisteak

 

Pasadan urtarrileko 17an, “URDULIZ, Euskal udalerri baten historia bigarren Errepublikaren eta Gerra Zibilaren garaian” liburuaren aurkezpena egin zen.

Liburu honek, Koldo Somocueto urduliztarrak, Historian Lizentziatua, Ludger Mees, Historian Doktoratua eta EHUren Katedratikoaren zuzendaritzapean eginiko ikerketa lana batzen du, 1931 eta 1939 urte bitartean eman zen Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilari buruz.

2012.urtean, Urdulizko Udalak Eusko Ikaskuntzarekin sinatu zuen Hitzarmenetik jaiotako proiektu hau, azkenik argitaratu egin da. Liburu bakoitza bi alez osatua dago bai euskaraz eta baita erdaraz ere.

Liburuaren edizioak 13.790,40.-€tako (bez barne) zenbatekoa suposatu du, zein 2018.eko aurrekontuetan sartua zegoen.

Esan beharra dago, Udalak, GOGORA, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aldetik, 2071,56.-€tako diru-laguntza bat lortu duela horretarako.

Liburu idatzia lortu nahi duen edonork, Urdulizko Kultur Etxean egin dezake. Prezioa: 11.-€ edo 7.-€ Eusko Ikaskuntzaren bazkide izatekotan. (udal ordenantzan onartutako prezioak direlarik)