Informazioa
Izapide honen bidez Hiri-lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko prozedura has daiteke.
Prozedura interesdunaren nahitaezko zergadunaren eskaeraren ondorioz hasiko da autolikidazioaren bidez. Autolikidazioa jaso ondoren, eta hori zuzena bada eta osorik badago, nahitaezko zergadunak behin-behineko ondoriozko kuota ordainduko du. Gero ondoriozko kuota zuzena dela egiaztatuko da. Kuotaren zenbatekoa zuzena ez izatekotan, behin betiko likidazioa igorriko da eta bertan interesdunari itzuli beharreko edo interesdunak ordaindu beharreko zenbatekoa adieraziko da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- OHZ-ren azken ordainagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.urduliz.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elortza Plaza, 1 (Urduliz), kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Urdulizko Udaleko telefono honetara: 946 762 061.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.