Leku interesgarriak

 

Harlanduz egindako eliz ederra da. XVI. mendeko sarrera bi ditu, dobelarri ikaragarriekin.

Kanpandorrea 1673an eraikia da. Eraikuntzak barneluzego bat, hiru ganga, hiru aldare eta dorrea du.

Parrokiaren egungo itxura, hainbeste ointoki eta ataburu huts dituela, XVIII. mendearen erdi aldera egindako berrikun tza sakonaren ondorioa da.

Horma batean Torrebarriren harmarria agertzen da, orubearen jabe zen familiaren patronatoarena zelako agian