Leku interesgarriak

 

Barroko estilokoa (XVIII. mendea), Eliza auzoan kokatua. Egitura errektangularra du eraikuntzak, eta alde bateko etxaurrea luzeagoa du.

Sarrera bi ditu, bat afalarrizkoa eta bestea puntadun arkuduna, barrokoa, eta aldamenean konkadura.

Lorategira ematen duen etxaurreak, Laukizen izan zen Mentxaka Torregandik datorren Mentxakatorre familiaren harmarria du.

Harmarri horrek kaskoa du, lumaia eta kaskotik beherako zapiak, bost bihotz eta oinetan olatuak.