Alkatearen mezua

Lagun agurgarria,

Urdulizko Udalaren izenean webgune honetara ongi etorria ematen dizut, eta bidez batez, gu bisitatzeagatik eskerrak ematen dizkizut.

Orrialde honen bidez, Udaletxearekin harreman zuzena izateko aukera izango duzu, behar dituzun tramiteetarako informazioa lortu eta gure auzokideen bizi kalitatea hobetu nahian egiten ditugun proiektu eta berrikuntzen berri izateko aukera ere izango duzu.

Eskuragarri izango dituzu baita ere, gure herriaren historia, jaiak, eta gure herriaren ondarearen berri, alegia, gure herria izan delako, gaur ere badelako eta etorkizunean ere izango delako.

Horrez gain, udaletxeko arlo ezberdinean egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango duzu, eta are garrantzitsuago, zure iritzia emateko aukera ere izango duzu.

Bisitatzen gaituzun bakoitzean gure berri izateko aukera edukiko duzu, nahi dugun Urduliz eraikitzeko ematen ari garen pausuak ezagutuko dituzu.

Agur bero bat,

Javier Bilbao Lopategi
Urdulizko Alkatea

  • Uribe Kostako Mankomunitatea
  • Bizkaia.eu posta-kontua
  • Bizkaiko Foru Aldundia

Urdulizko Udala

Elortza Plaza, 1
Urduliz - 48610
Telf: 94 676 20 61
Faxa: 94 676 42 40
sarrera@urduliz.eus   
 
Ordutegia: astelehenetik ostiralera (8:30 - 13:30)