Aurkezpena

Azken urteotan, aurrerapausu ukaezinak eman dira emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Eta hori guztia bi eragileren errebindikazioei esker gertatu da: batetik, mugimendu feminista, eta, bestetik, oinarrizko eskubideak lortu eta bazterkeriak desagertaraztearen aldeko emakume mugimenduak.

Errebindikazio horiek agerian jarri eta oraindik jartzen dute noraino dauden errotuta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, eta begi bistan uzten dute kultur eta gizarte estereotipoetan oinarrituta daudela. Horregatik, bada, botere publikoen esku hartzea ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan beharrezko eta benetako berdintasuna lortzeko.

Gero eta berdintasun handiagoa izango duen gizartea ahalbidetzeko politikak udalez gaindiko organoetatik ez ezik, udal esparrutik (eta gure kasuan mankomunitate esparrutik) ere bultzatu behar dira, pertsonengandik hurbilago gaude eta. Horrela, 2006tik, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Saila du. Mankomunitateko sail honek teknikari kualifikatua du atxikita.

Berdintasun Zerbitzuak modu aktiboan txertatu nahi du emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa udal egituretan eta egitura mankomunatuetan, bai eta ekintza publikoko maila guztietan ere. Eta horretarako, herritarren sentiberatzea eta parte hartzea bultzatzen da, gaur egungo ezberdintasun egoerak aldatzeko.

Sail honek, hasieratik bertatik,bi jardun maila izan ditu:

  • Emakumeen eskubideen zabalkundea, informazio eta sentiberatze kanpainak eginez.
  • Emakumeen gizarte sustapena: ikastaroak, mintegiak eta hainbat jarduera.

Horrek ez du esan nahi etorkizunean jardun mailak handituko ez direnik.

Kontaktua

NOLA JARRI HARREMANETAN BERDINTASUN ZERBITZUAREKIN:

Posta elektronikoaren bidez: berdintasuna@uribekosta.org

Telefono bidez:
94.657.92.82

Posta arruntaren bidez:
Gatzarriñe 4 – 48600 Sopelana

  • Uribe Kostako Mankomunitatea
  • Ganorazko Sexu Asko

Lotuta dauden gertakariak

Lotuta dauden albisteak

  • Berdintasuna
  • Berdintasuna
RSS iturria ikusi