Gizarte-zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak 

  • Helbidea: Aita Gotzon, 18 
  • Telefonoa: 946 76 26 74 
  • Helbide elektronikoa:  
 


 

EZAGUTU GIZARTE ZERBITZUAK

 

 

 

NORA JOAN BEHAR DUT?

 

Udalen gizarte‑zerbitzuak Mankomunitatearen bidez kudeatzen dira.

Egoitza Sopelan dago, Gatzarriñe 2-4an, baina herritarrentzako zuzeneko arreta udalerri bakoitzean eskaintzen da:

 

Urduliz: Aita Gotzon kaleko 18.zenbakian (Nagusien etxean)

 

 

ZER EGIN BEHAR DUT ZERBITZUA ERABILTZEKO?

 

Aurretiazko hitzordua eskatu behar duzu. Hitzordua eskatzeko, deitu telefonoz (94.676.26.74) edo Mankomunitatearen egoitzara etorri.

Hitzorduak tipologiaka banatuta daude (erabiltzaile berriak, jarraipenak, familia‑bilerak...). Horrela, lehenengo hitzordua eskatzen duen pertsona bati gehienez ere 10 eguneko epearen barruan emango zaio arreta.

 

ZEINEK ERABIL DEZAKE ZERBITZUA?

 

Mankomunitatea osatzen duten udalerriren batean erroldatuta egon eta bertan bizi diren herritar guztiek erabil dezakete zerbitzua.

 

ZEINEK ATENDITUKO NAU?

 

Gizarte‑langile batek atendituko zaitu. Bera izango da, aurrerantzean, gizarte‑zerbitzuetarako zure erreferentzia.  Lehenengo kontaktuan, informazioa eta orientazioa eskaintzen dira instituzio edo sektore honen zein beste instituzioen baliabideei buruz.

 

NOLA LAGUN DIEZADAKETE?

 

Besteak beste, honako egoera hauetako batean egon zintezke:

 

-          Lana daukat, baina etxearen alokairuak irentsi egiten du irabazten dudan ia guztia.

-          Nire pentsioa oso txikia da.

-          Orientazioa behar dut nire semearen/alabaren garapenean sortzen diren zailtasunei aurre egiteko.

-          Ez dakit nora joan. Esango nuke nire semeak/ alabak substantziaren bat hartzen duela.

-          75 urte daukat, bakarrik bizi naiz, eta, nahiz eta ondo egon, batzuetan beldur izaten naiz, batez ere gauetan.

-          Eguneroko oinarrizko jarduerekiko dudan mendekotasun‑maila gero eta handiagoa da, eta nire familiak ezin du nire kargu egin, edo ez behintzat nik behar dudan beste.

-          Urteak dira adinekoentzako egoitza batean bizi naizena, baina amaitzen ari zait neukan dirua eta atendituta izaten jarraitu nahi dut.

-          Lan egin behar dut, baina nire ardurapean daukat aita/ama, eta mendekotasuna du.

-          Nire bikotekidearekiko harremanak txarto sentiarazten nau.

-          Bananduta gaude eta banantze‑baldintzak adostu ditugu, baina baldintzok ez dira betetzen ari.

-          Mugikortasun‑arazoak ditut, eta laguntza handia izango litzateke niretzat elbarrientzako lekuetan aparkatu ahal izatea.

 

OINARRIZKO GIZARTE‑ZERBITZUA

 

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren karteratik eskaintzen diren zerbitzu eta prestazioetara iristeko sarrera‑ate bakarra Oinarrizko Gizarte Zerbitzua da.

  

Gizarte-Ongizateko Koordinatzailea

-          Begoña Ruiz   css@uribekosta.org

Gizarte langileak

-          Ainhitze Alonso

-          Saioa Murguiondo  

 

 

UDALERRI ORDUTEGIA:

Urduliz: Astelehenetan 11.30-13.30 eta asteartetan 10.00-13.30

 

Gizarte zerbitzuei buruzko informazio gehiago lortzeko sakatu hurrengo web helbidea:

http://www.uribekosta.org/eu/p/bienestar-social