Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga – HLBGZ – 2017

Zerga-ordenantza Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga (Udal Gainbalioa) (PDF 536KB)

Zergaren azalpen laburra

Zer da hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga?
Zerga honek (gainbalioa izenaz ere ezagutzen da) hiri-lurrek zerga-aldian (eskuratzen denetik eskualdatu arte) izandako balio gehikuntza zergapetzen du. Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.

Noiz eskatzen da zerga hau?
Kasu bi daude:

  1. Bizien artean, kostu bidez edo dohainik egindako jabetza eskualdaketetan.
  2. Jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide errealetako edozein sortu edo eskualdatzean.

Nork ordaindu behar du?
Kasu bi bereizi behar dira:

  1. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea dohainik egiten bada (dohaintza, esaterako). Horrelakoetan, eskuratzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzeko dagoen pertsonak ordainduko du.
  2. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea kostu bidez egiten bada (salerosketa). Horrelakoetan, eskualdatzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatu duenak ordainduko du.

Nola tramitatzen da zerga horren likidazioa?
Udalaren Ogasuna eta Ondarea Atalean (1. solairua) aurkeztu beharko da eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzeak eragiten duen agiri publikoa (salerosketa eskritura, dohaintza, epaia...).

Honakoa izango da aurkezteko epea:

  1. 30 astegun, bizi arteko ekintzen bidez egin bada.
  2. Urte bat, heriotzaren ondorioz egin bada.

Zer gertatuko da zergaren zerga-egitatea eragin dela adierazten duen eskritura aurreko puntuan adierazitako epeen barruan aurkeztu ezean?
Administrazioak adierazitakoa aurkezteko agindeia egin liezaioke interesdunari; halaber, zigor-espedientea ireki ahal izango da, zerga alorreko arau-haustea izango litzatekeelako, dagokion likidazioa eginez.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?

Zerga-tasa aplikatuta hiri-lurren balio gehikuntza errealari, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

Honakoa da zerga-tasa:

  1. %7, zergaren zerga-oinarri moduan Egotz daitekeen katastro Balioa hartzen bada.
  2. %5, zergaren zerga-oinarri moduan OHZren ondoreetarako ezarri den lurzoruaren Gutxieneko Balioa hartzen bada edo 1989-12-31n indarrean zeuden balio-indizeen taulak hartzen badira.

Nola eta non ordaindu behar da?
Udal Diruzaintzan edo erakunde laguntzailea den edozein banku-bulegotan ordainduta, likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan.

Zer gertatuko da likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan ordaindu ezean?
Udalaren Bilketa Sailak betearazpen espedientea irekiko du; halaber, zordunaren ondarea bahitu ahal izango da eta, horrela, ordaindu ez diren ordainagiriak kobratu.

Izapideak eta kudeaketak

Udal gainbalioaren gaineko zerga honek hiri-lurrek zerga-aldian (eskuratzen denetik eskualdatu arte) izandako balio gehikuntza zergapetzen du. Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.

Izapidetzeko lekua
Gainbalioaren gaineko Zerga
Udaletxeko 1. solairua
Elortza plaza, 1
48610 Urduliz Bizkaia

Arloarekin harremanetan jartzeko

Tfnoa.: 946762061
Faxa: 946764240
Helbide elektronikoa: db@urduliz.eus

Hartzaileak

Higiezinen bat eskualdatzen edo oinordetzen dutenak edo horren gainean eskubideren bat dutenak.

Nork ordainduko du zerga
Eskualdatzaileak, baldin eta kostu bidez eskualdatu bada (SALEROSKETA).

Eskuratzaileak, baldin eta jabaria eskualdatzean irabazteko xedeekin egin bada (DOHAINTZA).

Eskaerak egiteko epeak

Inter vivos eskualdatzeak: 30 astegun, eskualdatzen denetik aurrera.
Mortis causa eskualdatzeak: Urtebeteko epea, heriotzatik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak.

  • Eskualdatzearen zioa azaltzen duen agiri publikoa (salerosketa-eskritura, dohaintza, epai judiziala…).

Agiri publikoan zehazki agertu ezean:

  • Eskualdatzaileak eta eskuratzaileak identifikatzeko agiria (NAN, IFK…).
  • Eskualdatuko diren higiezinen katastroko erreferentzia.

Ordaintzeko epea
Hilabete, zergaren likidazioa jasotzen denetik aurrera. Likidazio-inprimaki horretan, ordainketa aipatutako epean eta lekuetan egiteko behar beste informazio agertzen da.

Hobariak

Heriotza dela bide, irabazteko asmoarekin egiten diren lur-eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzen edo eratzen direnean, zergaren kuota osoaren 100era arteko hobaria  aplikatuko da, eskuratzailea kausatzailearen ezkontidea, ondorengoa edo adoptatua bada, edota aurrekoa edo adoptatzailea bada, eta, halaber, eskuratutako ondasuna ohiko bizilekua bada.

Hobaria jasotzeko, zergadunak egiaztatu beharko du 12.000 eurotik beherako urteko errenta duela, eta emakida eskatu beharko duela, dagozkion dokumentu-egiaztagiriak erantsiz

Kausatzailearen ohiko bizilekua da kausatzailea hiltzen den egunean erroldan agertzen den huraxe.

Hobaria jaso ahal izateko, kausadunek kausatzailearekin bizi beharko dute kausatzailea hil aurretiko bi urteetan; eta bizi diren etxea ohiko bizileku gisa erabili beharko dute kausatzailea hil eta, gutxienez, lau urteko epean. Epe horretan, gainera, eskuratzaileek ezingo dute bizilekua berriz eskualdatu, berdin dio jabari osoa izan, jabetza soila izan edokasuan kasuko eskubide erreala izan, haien heriotza dela-eta eskualdatzen denean izan ezik.

Kausatzailearen ohiko bizilekua eskuratzerakoan, hainbat kausadun agertzen badira, eta horiek kuota zatiezinak badituzte jabari osoan, jabetza soilean edo haien gaineko gozameneko eskubide erreala eskuratzean, orduan, eskuratutako etxebizitza ohiko bizileku gisa erabiltzen duten kausadun horiek baizik ez dute aipatu dugun hobaria jasotzeko eskubidea izango, artikulu honetan ezarrita dagoenari jarraiki.

Hobariaren eskariarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Eskualdatutako etxebizitza kausatzailea hil zen unean bere ohiko etxebizitza zela egiaztatzen duen agiria.

b) Eskatzaileak kausatzailearekin bizi zirela egiaztatzen duen agiria
c) Etxebizitza eskuratu eta ondorengo lau urteetan etxebizitza ohiko bizileku bezala erabili izan dela egiaztatzen duen adierazpena, berdin dio etxebizitza jabari osoan edo jabetza soilean eskuratu den, edota haren gaineko gozameneko eskubide erreala (jabaria mugatuz) eskuratu den.
d) Urteko errenta 12.000 eurotik beherakoa dela egiaztatzen duen agiria.

Artikulu honek aipatzen duen hobariaren onuradunak, lau urte igaro aurretik, hobaria eman dion etxebizitza edozein titulurengatik besterentzen badu, etxebizitza besterendu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, inguruabar horren gaineko esanbidezko adierazpena aurkeztu beharko du udalean, eta dagokion likidazioa egiteko eskatu beharko du, era horretan, hobariaren kuotaren zatia sartzeko, berandutzeagatik dagozkion interesak aplikatuta.

Adierazpen hori aurkeztu ezik, ez du aintzatetsita dagoen onura fiskala jasoko, eta hori zerga-arloko arau-hauste larritzat joko da.

Gainbalioaren gaineko Zergaren kontsultarako aurrerabidea
Kontsultaren helburua da etorkizunean zergaren subjektu pasiboa izanez gero edo itun pribatuaren arabera zerga-kuota nork bere gain hartuz gero, horrek eragingo lukeen zerga-kuotaren gaineko informazioa izatea.

Kontsulta-eskabidea zergapeko egitatea gertatu aurretik baino ezingo da egin.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Aurreko eskualdatzea jasotzen duen agiriaren kopia.
  2. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren fotokopia.
  3. Eskabide-orria: Deskargatu (Doc 208KB)