Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - OHZ

Zerga-Ordenantza Ondasun Higiezinen gaineko zerga (PDF 702KB)

Zergaren azalpen laburra

Zer da OHZ?
Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (antzinako kontribuzioa) ondasun higiezinen jabetza zergapetzen du, bai eta horien usufruktu eta azaleren eskubide errealak eta horien gaineko emakidak ere.

Nork ordaindu behar du?
Urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean jabetzaren, eskubide errealaren edo emakidaren titularra denak. Urtean zehar egindako titulartasun aldaketek ez dute eraginkortasunik izango hurrengo urtera arte.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?
Zerga-tasa aplikatuta ondasunaren katastroko balioari.

Katastroko balioa lurzoruaren eta horren gainean egindako eraikinen balioen batura da. Hori ezartzeko, merkatuko balioa hartzen da erreferentzia gisa. Udal bakoitzak onesten du zerga-tasa. %3ko muga dauka hiri-ondasunetarako eta %1,5ekoa landa-ondasunetarako; halaber, Udalak, bereizitako tasak ezar ditzake hiri-ondasun higiezinetarako (egoitzazko erabilera dutenetarako izan ezik), euren erabilera kontuan hartuta.

Nola eta non tramitatzen dira alta, baja eta aldaketak? Eta katastroarekin zerikusia duten arazoak?
Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu den kudeaketa, likidazio, ikuskaritza eta bilketarako hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiari dagokio alta eta bajak tramitatu eta likidatzea, errekurtso edo erreklamazioak ebaztea, salbuespen edo hobariak ematea, zerga kobratzea, espedienteak ebaztea eta behar ez bezala egindako diru-sarrerak itzultzea.

Izapideak eta kudeaketak

OHZ - Izapideak eta kudeaketak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIArekin hitzarmena sinatu da likidatu, ikuskatu eta biltzeko. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio altak eta bajak izapidetzea, errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea, zergak borondatezko epean kobratzea, espedienteak ebaztea eta bidegabeko sarrerak itzultzea.

Nola helbideratu behar da OHZren ordainagiria?
Posta elektronikoz, faxez edo posta arruntez egin daiteke. Horrelakoetan, dena den, etxebizitzaren zenbaki finkoa, higiezinaren helbidea, titularraren NAN eta helbideratzeko kontu zenbakia eman behar dira.

  • Posta elektronikoa aukeratzen bada: seccion.ibi@bizkaia.eus.
  • Faxa aukeratzen bada: 944067421.
  • Posta arrunta aukeratzen bada Bizkaiko Foru Ogasunera bidali behar da; OHZ atalera (Basurtuko Kaputxinoak, 2-4, 48013 Bilbo).
  • Norbera agertuta: Bilbon Bizkaiko Foru Ogasunean, Bulego deszentralizatuetan eta Banku eta Kutxak.
  • Ogasuneko bulego birtualaren bitartez

Erreziboa helbideratuta badaukazu, baina kontua aldatu gura baduzu, edo helbideratuta ez daukazula-eta helbideratu gura baduzu, Foru Ogasunaren bulego birtuala erabili dezakezu izapideok egiteko. Horretarako, baina, BizkaiBai zerbitzuan erabiltzaile gisa baimenduta egon behar duzu. Zerbitzu horretatik kanpo geratuko dira udal bakoitzak zuzenean kudeatzen dituen erreziboak.

Helbideratzea egiteko hurrengo datuak eman behar izango dituzte

  1. Etxebizitzaren zenbaki finkoa.
  2. Etxebizitzaren helbidea.
  3. Jabearen NAN.
  4. Kontu korrontearen zenbakia