Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga - TMIZ

Zerga-ordenantza Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zerga (PDF 297KB)

Zergen azalpen laburra

Zer da trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga?
Horrelako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalak kudeatzen du zerga hori, Trafiko Buruzagitzak ematen dion informazioaren arabera

Nork ordaindu behar du
?
Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titularra denak. Automobil berria erosten den urtean, matrikulazioa egin aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egindako titulartasun edo helbide aldaketek ez dute eraginkortasunik izango hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailua erosten bada, urtarrilaren 1ean titularra denak ordainduko du urte horretako ordainagiria.

Zein udaletan ordaindu behar da?

Ibilgailuaren zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalean.

Eta titularra ez bada bizi zirkulazioko baimenean azaltzen den helbidean?
Zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

Eta beste udalerri batean erroldatzen bada?
Zirkulazioko baimenean azaltzen den helbidea aldatu ez badu Trafiko Zuzendaritzan, beste udalerri batean azaldu arren, zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

Eta ibilgailua saldu badu
Saldu badu baina ez badu aldaketa Trafiko Zuzendaritzan tramitatu, titular berak jarraituko du ordainagiria jasotzen.

Trafiko Zuzendaritzan tramitatu badu aldaketa, hurrengo urtean egingo da zergaren aldaketa.

Eta automobila ezin bada erabili, utzi badu edo desegiteko tokira eraman badu?
Urteko ordainagiria ordaintzen jarraitu beharko du, Trafiko Zuzendaritzan baja tramitatu arte. Hori egindakoan, urtea amaitu arte geratzen diren egutegiko hilekoei dagokien zatia itzuliko dio Udalak (baja eman den eguna zenbatu gabe).

Nor dago salbuetsita?
Besteak beste, salbuetsita daude mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak eta minusbaliodunen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko diren ibilgailuak.

Nola eta non ordaindu behar da?
Ahal dela, ordainagiria edozein bankutan helbideratuta.

Ordainketa helbideratu nahi ez baduzu, erakunde hauen lehiatiletan edo kutxazain automatikoetan  ( barra kodea) ordaindu dezakezu, Kutxabank, BBVA, La Caixa edo Banco Santander. ordaindu ahal izango duzu ordainagiria, Udalak borondatez ordaintzeko iragarriko duen epearen barruan.

Halaber, Udal Diruzaintzan edo internet bidezko ordainketa ere ordaindu ahal izango duzu ordainagiria,  horretarako Eusko Jaurlaritzaren ordainketa sistema erabili beharko dizu.

Izapideak eta kudeaketak

Izapidetzeko lekua:
Ibilgailuen gaineko Zerga
Elortza plaza nº 1
48610 Urduliz Bizkaia

Arloarekin harremanetan jartzeko:
Tfnoa.: 946762061
Faxa: 946764240
Helbide elektronikoa: db@urduliz.eus

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren urteko errolda
Zerga-errolda urtero prestatzen da, eta, bertan, erroldatutako ibilgailu guztien zerrenda jasotzen da, bai eta Trafiko Buruzagitzak emandako altak, bajak eta aldaketak ere; horiek ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera izaten dituzte ondorioak.

Urteko zerga kobratzeko borondatezko epea urteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoaren arteko epe-tartea da; herritarrei epe horren berri dauden baliabideen bidez eman ohi zaie..

Udalak, ordainagiria banku-kontuan helbideratuta ez dutenentzat, urteko zerga ordaintzeko inprimakia eskuragarri jartzen du; inprimaki horrek aipatutako borondatezko epean ordainketa egiteko behar beste informazio jasotzen du.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren banku-helbideratzea

Ibilgailuen zerga-erroldan dauden ibilgailuen urteko ordainagirien aldizkako ordainketa:
Deskargatu eskaera (Doc KB)

Matrikulazio berriak. Altak

Hartzaileak

Ibilgailua beren izenean matrikulatuko duten pertsona fisiko zein juridikoak.

Eskaerak egiteko epea
Trafiko Buruzagitzan matrikulazioa egin aurretik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Matrikulatuko den ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  2. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-agiria, NAN, IFZ.

Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja emandako ibilgailuentzako Ibilgailuen gaineko Zergaren zenbatekoa itzultzea
Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja emandako ibilgailuek zergaren zenbatekoa itzultzeko eskubidea dute, baja ematen denetik aurrerako zenbatekoa. Hilabeteka itzuliko da, eta ibilgailua Trafiko Buruzagitzan altan egon ez den hilabetekoen zenbatekoa itzuliko da.

Minusbaliatuak Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuestea

Salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatuta dauden eta, aldi berean, berek bakarrik erabiltzeko diren ibilgailuak; hori dela eta, ezingo da aldi berean ibilgailu bat baino gehiago salbuetsi.

Ibilgailu guztiek 14 Zaldi Fiskal baino gutxiago izan behar dute.

Eta, honetaz gain, eskatzailea talde hauetariko baten barruan kokatuta izan behar da:

  • %33 eta %65eko minusbalioaren artean kokatzen diren pertsonak, eta mugikortasun baremoko B edo C letretan kokatuta direnak.
  • Mugikortasun baremoko D-E-F-G-H letretan 7 puntu edo gehiago dutenak.
  • %65eko minusbalioa edo gehiago duten pertsonak.
  • 14 CF baino gehiago izan ditzaketen ibilgailuen kasua.
  • Mugikortasun baremoaren A letran sartuta dauden eta %33tik gorako minusbaliotasun maila duten pertsonak, betiere, ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago.
Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Zirkulazio baimenaren fotokopia
  2. Urritasunaren eta, behar denean, mugitu ezintasunaren ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak emandakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako irizpen tekniko-fakultatiboa aurkeztea
  3. Urdulizko errolda agiria
  4. Zinpeko aitorpena: Deskargatu (Doc 396KB) 
  5. Eskabide orokorra: Deskargatu (Doc KB) 
    Aurkezteko lekua
    Erregistro Nagusia

    Elortza plaza nº 1
    48610 Urduliz BIZKAIA
    Tfnoa.: 946762061
    sarrera.urduliz@urduliz.net

    Ibilgailua ordeztu aurretik, minusbaliatuak zerga-salbuespena izatea
    Aurretik udalarekin erabakitako zerga-salbuespena duten ibilgailuen titularrek ibilgailua ordeztekotan, salbuespena ibilgailu berrira aldatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute udalean, bai eta honako agiriak ere:

    Aurkeztu beharreko agiriak

    1. Zirkulazio baimenaren fotokopia
    2. Urritasunaren eta, behar denean, mugitu ezintasunaren ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak emandakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako irizpen tekniko-fakultatiboa aurkeztea
    3. Urdulizko errolda agiria
    4. Zinpeko aitorpena: Deskargatu (Doc 396KB)
    5. Eskabide orokorra: Deskargatu (Doc KB)

      Aurkezteko lekua
      Erregistro Nagusia
      Elortza plaza nº 1
      48610 Urduliz BIZKAIA
      Tfnoa.: 946762061
      sarrera.urduliz@urduliz.net

      25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten ibilgailuei zergaren hobaria ematea
      25 urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen kasuan, kuotaren %100eko hobaria ezarri da. Fabrikatu zeneko egunetik kontatuko da ibilgailuaren antzinatasuna eta fabrikazio data ezagutzen ez bada lehen aldiz matrikulatu zeneko egunetik kontatuko da edo, bestela, mota edo aldaki hori egiteari utzi zitzaion egunetik.

      Atal honetako hobaria eskuratzeko ezinbesteko baldintza izango da esandako ibilgailu horiek historikotzat aitortuak izatea edo, bestela, antzinako ibilgailuen legezko elkarte bateko kide izatea.

      Oro har, eskabidea egin eta hurrengo urtealdian izango du eragina hobariak eta ez du atzeraeraginik izango.

      Atal honetan aurreikusitakoari dagokionez eta salbuespena eskatzeko, interesatuek idazkia aurkez dezakete udaletxeko Erregistro Orokorrean .

      Aurkeztu beharreko agiriak

      1. Zirkulazio Baimenaren fotokopia
      2. Ezaugarri Teknikoen Ziurtagiriaren fotokopia (Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren txartela)
      3. Urdulizko errolda agiria
      4. Jatorrizko ziurtagiria, antzinako ibilgailuen legezko elkarte bateko kide izatea ziurtatzen duena, eta, urtealdi bakoitzean, abenduaren 31 baino lehen eguneratu eta aurkeztu behar dena
      5. Eskabide orokorra: Deskargatu (Doc 221KB)

      Aurkezteko lekua
      Erregistro Nagusia

      Elortza plaza nº 1
      48610 Urduliz BIZKAIA
      Tfnoa.: 946762061
      sarrera.urduliz@urduliz.net