Tokiko Agenda 21 Urdulizen

Lanean 12 hilabete eman ondoren, 2013ko uztailean Urdulizko Tokiko Ekintza plana onartu zen. Dokumentuak, Urduliz jasangarriagoa lortzeko, hurrengo 8 urteetarako ekintza lerroak finkatzen ditu, hiru ardatz nagusietan: ingurumena, gizartea eta ekonomia.

Prozesua hasteko, herri mailako alderdi askoren inguruko informazioa jasotzeko diagnosi fase sakon bati ekin zitzaion, eta horren ondorioz, Urdulizko gaur egungo egoeraren argazki zehatzak lortu ziren: hondakinak, hezkuntza, langabezia tasa, hirigintza, genero ikuspegia…

Dokumentu hau oinarritzat hartuta, Urduliz 2020 ikuspegia lantzen hasi zen. Askotariko plana lortzeko eta prozesua urduliztar guztiei hurbiltzeko, bederatzi bilera egin dira politiko eta udal teknikarien artean; ideiak jasotzeko eta herri kontsultarako, bi karpa antolatu ziren Antsonekoa plazan; hiru foro egin ziren kultur, kirol eta langebetuen elkarteekin; eta, bukatzeko, herritarrei zuzendutako foro orokorra ere bai.

Ekintza hauek guztiek partaidetza garrantzitsua izan dute: 450 pertsonak parte hartu dute eta 529 ekarpen jaso dira guztira. Prozesuan zehar, komunikazioa eta dokumentazioaren hedapena, udalaren web orriaren bitartez erraztu da, baita eskualdeko prozesua ikuskatzen duen Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatearen web orriaren bitartez ere.

 

Urduliz 2020 ikuspegia

Urte bat luzatu den prozesuan egindako lan guztiaren ondoren, hainbat datu jaso dira, udal mailako teknikari eta politikoekin lan egin da, Udalean eta Mankomunitatean martxan dauden eta garatuko diren plan eta proiektuak aztertu dira, herriko elkarteekin lanean egon gara eta herritarrek zuzenean egindako ekarpen asko ere jaso dira.

Guztiaren emaitza, Urdulizko ikuspegia idatzi da, urduliztarrek 2020an nolako herria nahi duten modu trinko baten azaltzen duena:

"2020. urtean, udalerri bizia, gizarte mailan kohesionatua, solidarioa eta euskararekin konprometitua izango gara, iraunkortasuna kudeaketaren oinarritzat hartuko duena, eta hori guztia gobernu parte-hartzaile eta irekiaren bidez. Paisaia eta natura balioez gainera, bere ondarea eta kultura errespetatu eta zaintzen dituen udalerria; eta enpresa berrien, jarduera ekonomiko garbien eta tokiko saltokien asentatzea laguntzen duena, tokiko nekazaritza produktuak baloratzen dituena, baliabideak eraginkor erabil daitezen bultzatuz. Biztanleriaren beharretara egokituta dauden kirol, kultura eta aisirako azpiegiturak ditugu eta udalerriko haurrek hezkuntzarako sarrera bermatua dute. Etxebizitza babestuak bultzatzen dituen udalerria daukagu, auto pribatuaren alternatiba diren garraiobideak erabiltzen dituena."

Zer da Tokiko Agenda 21?

Herrien konpromiso, prozesu eta metodologia bat da, non  beharrazko urratsak markatzen dituen, udal batek jasangarritasunera abiatzeko behar dituen ekintzak zehaztu eta ezartzeko.Tokiko Agenda 21eko prozesua Udaleko Plan Estrategiko bat garatzen du ingurumen, gizarte eta ekonomia politikak, jasangarri irizpideekin integratzen dituena eta  ordezkari politikoak, udaleko teknikariak, agente inplikatuak eta udaleko herritarren parte hartze eta erabaki adostuetatik sortzen dena.Tokiko Agenda 21eko prozesua
Tokiko Agenda 21ek sustatu nahi dituen helburuak honako hauek dira:

1. Ingurugiroan, gizartean y ekonomian eragina izan dezaketen elementu guztien   datuak bildu, udalerria eta bere inguruetakoa, eta lan osagarriak egin informazio guztia izateko.
2. Udalerriaren ingurumen kalitatean eta garapen iraunkorrean sor daitezekeen eragin, joera eta aspektu guztiak finkatu diagnostiko baten bidez.
3. Ekintza plan bat zehaztu, non lerro estratagikoak eta udalerrian iraunkortasuna lortzeko egin behar diren ekintzak eta proiektuak zehazten diren,
4. Jarraipen plan bat proposatu, Ekintza Plana bete egingo denaren ziurtagiria. Plan hau adierazleen sistema baten oinarrituko da eta bere helburua bikoitza izango da: ekintzen betetze maila zehaztu eta komunikazio bidea izan gizartearekin.
5. Administrazio eta gizarte eta ekonomia eragileen konpromisoa bermatu, Tokiko Agenda 21arekiko, euren proposamenak jasotzeko eta eztabaida sortzeko mekanismoen bitartez.

Herrien konpromiso, prozesu eta metodologia bat da, non  beharrazko urratsak markatzen dituen, udal batek jasangarritasunera abiatzeko behar dituen ekintzak zehaztu eta ezartzeko.Tokiko Agenda 21eko prozesua Udaleko Plan Estrategiko bat garatzen du ingurumen, gizarte eta ekonomia politikak, jasangarri irizpideekin integratzen dituena eta  ordezkari politikoak, udaleko teknikariak, agente inplikatuak eta udaleko herritarren parte hartze eta erabaki adostuetatik sortzen dena. Tokiko Agenda 21ek sustatu nahi dituen helburuak honako hauek dira:1. Ingurugiroan, gizartean y ekonomian eragina izan dezaketen elementu guztien   datuak bildu, udalerria eta bere inguruetakoa, eta lan osagarriak egin informazio guztia izateko.2. Udalerriaren ingurumen kalitatean eta garapen iraunkorrean sor daitezekeen eragin, joera eta aspektu guztiak finkatu diagnostiko baten bidez.3. Ekintza plan bat zehaztu, non lerro estratagikoak eta udalerrian iraunkortasuna lortzeko egin behar diren ekintzak eta proiektuak zehazten diren,4. Jarraipen plan bat proposatu, Ekintza Plana bete egingo denaren ziurtagiria. Plan hau adierazleen sistema baten oinarrituko da eta bere helburua bikoitza izango da: ekintzen betetze maila zehaztu eta komunikazio bidea izan gizartearekin.5. Administrazio eta gizarte eta ekonomia eragileen konpromisoa bermatu, Tokiko Agenda 21arekiko, euren proposamenak jasotzeko eta eztabaida sortzeko mekanismoen bitartez.

Herritarren partaidetza
Herritarren parte hartzea oso garrantzitsua da Tokiko Agenda 21aren prozesuan. Guztion partaidetza eta elkarlana beharrezkoak dira gure herria hobetzeko.
Tokiko Agenda 21ean partaidetza antolatzen diren foroetan parte hartzean datza, baita udaletxean iraunkortasunari buruzko iradokizunak eginda ere.

Nortzuek har dezakete parte?
Tokiko Agenda 21ean, interesaturik dauden pertsona guztiek parte har dezakete, giza banakoen modura edo gizarte alderdi ezberdinen ordezkari moduan (elkarteak, teknikoak, alderdi politikoak, ikastetxeak…

Zelan har dezakezu parte?
Uribe Kostako Mankomunitateak eta osatzen duten udalerriek, Tokiko Agenda 21aren partaidetza prozesua Administrazioan integratzeko helburuarekin, ondorengo bideak eratu dituzte:

-Herritarren partaidetzarako foroak, aldizka ospatzen dira, tokiko agenda 21 eta iraunkortasunarekin lotutako beste gai batzuk jorratzeko.
- Mankomunitatearen eta udaletxearen web orriak:
Uribe Kostako Mankomunitatea: www.uribekosta.org
Urdulizko Udala: www.urduliz.eu
- Tokiko Agenda 21aren postontzia Urdulizko Kultur etxean.

  • Adierazleak
  • EBALUAKETA 2014
  • Udalsarea 21
  • Tokiko ekintza plana

Interesgarria